1 Thessalonians 5

CAP. V.

2 Christen aduenimenduaz. 4 Arguico eta ilhumbeco haourréz. 6 Veillatzeco eta sobre içateco. 8 Fidelen harmác. 10 Christequin vicitzeco. 11 Elkar exhortatzeco. 14 Obra charitatezcoac. 19 Spirituaren dohainac ez iraunguiteco. 21 Gauça guciac experimentatzeco, on dena eduquiteco.

Demboréz eta momentéz den becembatean, anayeác, ezta mengoaric scriba dieçaçuedan. Ecen ceuroc badaquiçue vngui ecen Iaunaren eguna ethorriren dela, ohoina gauaz beçala. Ecen erran deçatenean, Baque eta segurança: orduan gainera ethorriren çaye vstegaberico destructionea, içorra denari mina beçala, eta eztirade itzuriren. Baina çuec, anayeác, etzarete ilhumbean, non egun harc, ohoinac eguiten duen beçala, ardiets çaitzaten. Çuec gucioc arguiaren haour çarete, eta egunaren haour: ezgara gauaren edo ilhumbearen haour. Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre. Ecen lo daunçanac, gauaz lo daunça: eta horditzen diradenac, gauaz dirade hordi. Baina gu egunaren garenoc, garén sobre, fedezco eta charitatezco halacretaz veztituac, eta casquet orde, saluamendutaco sperançáz. Ecen ezgaitu ordenatu Iaincoac hiracotzát, baina saluamenduaren vkaitecotzát Iesus Christ gure Iaunaz, 10 Cein guregatic hil içan baita: bagaude iratzarriric, ala bagaunça lo, harequin batean vici garén. 11 Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala. 12 Halaber othoizten çaituztegu, anayeác, eçagut ditzaçuen çuen artean trabaillatzen diradenac, eta çuen gaineco diradenac gure Iaunean, eta çuen admonestaçaleac: 13 Eta amorio handitan eduqui ditzaçuen, eguiten dutén obragatic. Auçue baque elkarren artean. 14 Halaber othoitz eguiten drauçuegu, anayeác, admonesta ditzaçuen vicitze desordenatutacoac, consola ditzaçuen gogo chipitacoac, sustenga ditzaçuen flaccuac, çareten spirituz patient gucietara. 15 Beguirauçue nehorc eztieçón gaitza gaitzagatic nehori renda: baina vnguiari bethi çarreitzate, bata berceagana eta gucietara. 16 Bethiere çareten aleguera. 17 Paussu gabe othoitz eguiçue. 18 Gauça gucietan esquerrac emainzquiçue: ecen haur da Iaincoaren çuetaraco vorondatea Iesus Christez. 19 Spiritua ezteçaçuela iraungui: 20 Prophetiác eztiçaçuela menosprecia. 21 Gauça guciac experimentaitzaçue: on denari çatchetzate: 22 Gaizquiaren irudi orotaric beguira çaitezte. 23 Bada Iainco baquezcoac ossoqui sanctifica çaitzatela: eta çuen spiritu gucia eta arima eta gorputza hoguen gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimenduco beguira ditecela. 24 Fidel da çuec deithu çaituztena, eguinen-ere badu. 25 Anayeác, othoitz eguiçue guregatic. 26 Salutaitzaçue anaye guciac pot saindurequin. 27 Requeritzen çaituztet Iaunaren partez iracur daquién epistola haur anaye saindu guciey. 28 Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela çuequin. Amen.
Copyright information for BasHautin