1 Timothy 2

CAP. II.

1 Guiçon guciacgatic othoitz eguiteco. 4 Iaincoac nahi guciac salua ditecen 5. Ararteacoa Christ. 7. Paul Gentilén Apostolu eta Doctor. 8 Leku gucietan othoitz eguiteco. 9 Emaztén abillamenduaz eta eguimbideaz. 15 Nola hec saluatzen.

Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic: Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin. Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean, Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen. Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic: Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán: Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin. Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic. Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz: 10 Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez. 11 Emazteac silentiorequin ikas beça suiectione gucirequin. 12 Ecen emazteari iracastea, eztiarocat permetitzen, ezeta guiçonaren gainean authoritatez vsatzea, baina den silentiotan. 13 Ecen Adam lehenic formatu içan duc, guero Eua. 14 Eta Adam eztuc seducitu içan, baina emaztea reducitu içanic, transgressionearen causa içan duc. 15 Baina saluatua içanen duc haour engendratzez, baldin egon badadi fedean, eta dilectionean, eta sanctificationean modestiarequin.
Copyright information for BasHautin