2 Corinthians 5

CAP. V.

1 Lurreco habitationea, eta etche eternala. 4 Fidelén suspirioa. 7. Fedez ebiltea. 10 Comparituren guciéc Christen tribunal aitzinean. 14. Christen herioa. 15 Christi vicitzeco. 18 Nola Iaincoac berarequin reconciliatu gaituen. 21. Bekatua. Iaincoaren iustitiá.

Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin eztén eternalbat ceruètan. Ecen suspirioz-ere halacotz gaude, gure habitatione cerutic denaz veztitu içatera desir dugula. Badaric-ere baldin veztituac ez billuciac eriden bagaitez. Ecen tabernacle hunetan garenoc, cargaturic suspirioz gaude: ceren desir baitugu ez billuci içatera, baina arreueztitu içatera, iretsi dadinçát mortal dena vicitzeaz. Eta hartara berera gu formatu gaituena Iaincoa da, Spirituaren errésac eman-ere drauzquiguna. Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic. (Ecen fedez gabiltza ez ikustez) Baina confidança dugu, eta nahiago gara gorputzetic ilki, eta Iaunarequin habitatzera ioan. Eta halacotz dugu desiratzen, bay present bagara, bay absent bagara, haren gogaraco içatera. 10 Ecen guciéc comparitu behar dugu Christen tribunal aitzinean, batbederac gorputzean recebi deçançat eguin duqueenaren araura, edo vngui edo gaizqui. 11 Daquigularic bada Iaunazco iciapena cer den guiçonac ditugu federa erekarten, eta Iaincoagana manifestatuac gara: eta sporçu dut, çuen conscientietara-ere manifestatuac garela. 12 Ecen eztrauzquiçuegu gure buruäc berriz laudatzen, baina occasione emaiten drauçuegu guçaz gloriatzeco: duçuençát cer ihardets apparentiaz eta ez bihotzez gloriatzen diradenén contra. 13 Ecen adimenduz erautzen bagara Iaincoari erautzen guiaizquio: edo adimendu onetaco bagara, çuén gara. 14 Ecen Christen charitateac hertsen gaitu: hunez guerthu garelaric, ecen baldin bat guciacgatic hil içan bada, beraz guciac hil içan diradela. 15 Eta hura guciacgatic hil içan da, vici diradenac guehiagoric bere buruèy vici eztiradençát, baina hecgatic hil eta resuscitatu içan denari. 16 Halacotz, guc hemendic harát nehor eztugu eçagutzen haraguiaren arauez: eta baldin Christ haraguiaren arauez eçagutu badugu-ere, orain ordea eztugu guehiagoric eçagutzen. 17 Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade. 18 Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa: 19 Ecen Iaincoa Christean cen, mundua berequin reconciliatzen çuela, hæy imputatzen etzerauztela berén bekatuac: eta eçarri vkan du gutan reconciliationezco hitza. 20 Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari. 21 Ecen bekaturic eçagutu eztuena, guregatic bekatu eguin vkan du: hartan gu Iaincoaren iustitia eguin guentecençát.
Copyright information for BasHautin