2 Peter 1

CAP. I.

1 Iaincoaren iustitiá eta eçagutzea. 4 Promessac. 5 Fedea. Verthutea. Scientia. 6 Temperantia. Patientia. 7 Iaincoaren beldurra. Charitatea. 10 Vocationea eta electionea. 11 Christen resumá. 14 Aitzinetic Pierrisec bere herioa ikusten. 19 Prophetén hitzac. 21 Prophetia.

SIMEON Pierrisec Iesus Christen cerbitzari eta Apostoluac, precio bereco fedea gure Iaincoaren eta Iesus Christ Saluadorearen iustitiaz gurequin obtenitu duteney: Gratia eta baque multiplica daquiçuela Iaincoaren eta Iesus gure Iaunaren eçagutzeaz: Nola haren puissança diuinoac eman baitrauzquigu vicitzeco eta pietatezco diraden gauça guciac, gu bere gloriara eta verthutera deithu gaituenaren eçagutzeaz: Ceinéz promes handiac eta preciosoac eman içan baitzaizquigu, heçaz natura diuinoan participant eguin çaiteztençát, munduan guthiciamenduz den corruptionetic. Çuec-ere bada hunetara berera diligentia gucia ekárten duçuelaric eratchequi ieçoçue gainera çuen fedeari verthute, eta verthuteari scientia: Eta scientiari temperantia, eta temperantiari patientia, eta patientiari pietatea: Eta pietateari anayetassunezco onheriztea, eta anayetassunezco onherizteari charitatea. Ecen baldin gauça hauc çuetan badirade, eta abundatzen badirade etzaituzte lacho ez fructu gabe vtziren Iesus Christ gure Iaunaren eçagutzean. Baina gauça hauc eztituena itsu da, deus vrrundanic eztacussalaric, ahanciric bere bekatu çaharretaric purificatu içan dela. 10 Halacotz, anayeác, emplega çaitezte affectionatuqui çuen vocationearen eta electionearen fermu eguiten, ecen gauça hauc eguiten dituçuela, etzarete nehoiz-ere eroriren. 11 Ecen hunela Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen resuma eternaleratco sartzea abundosqui administraturen çaiçue.

l2 Bada, eznaiz nagui içanen gauça hauçaz bethiere çuen orhoit eracitera, iaquinsu eta confirmatuac baçarete-ere eguia hunetan.

13  Ecen gauça iustoa estimatzen dut, tabernacle hunetan naiceno, aduertimenduz çuen iratzartzea: 14 Daquidalaric ecen ene tabernacle hunen vtzitea sarri içanen dela, Iesus Christ gure Iaunac declaratu-ere drautan beçala. 15 Baina pena-ere eçarriren dut çuec ene parti ondoan gauça hauçaz mentione eguin ahal deçaçuen. 16 Ecen eztrauçuegu eçagutzera eman Iesus Christ gure Iaunaren botherea eta aduenimendua, fable artez desguisatuey iarreiquiz: baina gure beguiéz haren maiestatea ikussi dugunoc beçala: 17 Ecen recebitu vkan çuen Iainco Aitaganic ohore eta gloria, hunelaco vozbat hari igorri içanic gloria magnificotic, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: 18 Eta guc voz cerutic igorri haur ençun vkan dugu, harequin batean guinadela mendi sainduan. 19 Eta badugu Prophetén hitz gucizco fermua, ceini behatzeaz vngui eguiten baituçue, leku ilhunetan arguitzen duen candela bati beçala, egunac arguitzen has deçaqueno, eta artiçarra ilki daiteno çuen bihotzetan. 20 Baldin lehenic aditzen baduçue haur, ecen Scripturaco prophetiaric batre eztela declaratione particularetacoric. 21 Ecen prophetiá ezta guiçonén vorondatez ekarria içan lehenago: baina Spiritu sainduaz inspiraturic minçatu içan dirade Iaincoaren guiçon sainduac.
Copyright information for BasHautin