Acts 15

CAP. XV.

1 Anaye falsuéc Circoncisionea iracasten. 7, 13 Pierrisen eta Iacquesen harengá. 8, 9 Gentiléc Spiritu saindua recebitu. 10 Leguearen vztarria. 12 Gratia. 22 Gende igorri Apostoluéc Antiochera. 23 Concilioco letrác. 36 Paulen eta Barnabasen artean contentione Ioannes Marc-en causaz.

Eta Iudeatic iautsi içan ciraden batzuc, iracasten cituztén anayeac, cioitela, Baldin circoncidi ezpaçaiteztez Moysesen maneraren araura, ecin salua çaitezquete. Eta gudu eta disputa handi Pauli eta Barnabasi helduric hayén contra, ordena ceçaten igan litecen Paul eta Barnabas eta cembeit berceric Apostoluetara eta Ancianoetara Ierusalemera questione hunegatic. Hec bada igorriric Eliçáz, iragan citzaten Pheniça eta Samaria, Gentilén conuersionea contatzen çutela: eta eman ciecén bozcario handi anaye guciey. Guero Ierusalemera arriuaturic, recebitu içan ciraden Eliçáz eta Apostoluéz eta Ancianoéz, eta conta citzaten Iaincoac heçaz eguin vkan cituen gauça guciac. Baina (cioiten) altchatu içan dirade Phariseuén sectaco sinhetsi çuten batzu, cioitela, ecen circonciditu behar çutela, eta manatu Moysesen Leguearen beguiratzera. Orduan bil citecen Apostoluac eta Ancianoac eguiteco hunez consideratzera. Eta disputa handiren ondoan, Pierrisec iaiquiric erran ciecén, Guiçon anayeác, çuec badaquiçue ecen haraitzinadanic Iaincoac gure artean elegitu vkan nauela, ene ahoz ençun leçaten Gentiléc Euangelioco hitza, eta sinhets leçaten. Eta Iaincoac eçagutzen baititu bihotzac, testificatu draue, hæy Spiritu saindua emanez guriere beçala. Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hayén artean, fedez purificaturic hayén bihotzac 10 Orain bada cergatic tentatzen duçue Iaincoa, discipuluén leppo gainean vztarriaren eçartera, cein ez gure aitéc ez guc ecin ekarri vkan baitugu? 11 Baina Iesus Christ Iaunaren gratiaz sinheften dugu saluaturen garela, hec-ere beçala. 12 Orduan ichil cedin compainia gucia, eta beha çaizten Barnabasi eta Pauli, ceinéc contatzen baitzuten cer signo eta miraculu eguin çuen Iaincoac heçaz Gentilén artean. 13 Eta ichildu ciradenean, ihardets ceçan Iacquesec, cioela, Guiçon anayeác, ençun neçaçue ni, 14 Simonec declaratu vkan du nola lehenic Iaincoac visitatu dituen Gentilac hetaric populubat bere iceneco har leçançat. 15 Eta hunequin accordatzen dirade Prophetén hitzac: scribatua den beçala. 16 Guero itzuliren naiz, eta berriz edificaturen dut Dauid-en tabernacle eroria, eta haren ruinác berriz edificaturen ditut, eta berriz altchaturen dut hura. 17 Requeri deçatençát goitico guiçonéc Iauna, eta Gentil guciéc, ceinén gainean inuocatu içan baita ene icena: dio gauça hauc guciac eguin dituen Iaunac. 18 Bethidanic Iaincoac badaçaguzqui bere obra guciac. 19 Harren nic dut estimatzen eztituela nehorc faschatzeco Gentiletaric Iaincoagana conuertitzen diradenac: 20 Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic. 21 Ecen Moysesec haraitzinadanic baditu hirietaric batbederatan hura predicatzen dutenac, synagoguetan Sabbath guciaz iracurtzen denaz gueroz. 22 Orduan nahi vkan dute Apostoluéc eta Ancianoéc Eliça guciarequin, beren artetic guiçon elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, guiçon principalac anayén artean. 23 Hayén escuz scribatzen çutela seguitzen dena, Apostoluéc eta Ancianoéc eta anayéc Antiochen eta Syrian eta Cilician Gentiletaric diraden anayey, salutatione. 24 Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman: 25 Gure irudia içan da consentimendu batez bildu garenona, elegitu ditugun guiçonén çuetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitequin, 26 Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituztén guiçonac, 27 Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gauça berac ahoz contaturen drauzquiçue. 28 Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen: 29 Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela. 30 Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác. 31 Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen. 32 Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma. 33 Eta han cerbait dembora eguin çutenean, igorri ican ciraden anayéz baquerequin Apostoluetarát, 34 Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera. 35 Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen çutela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza. 36 Eta cembeit egunen buruän erran cieçón Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden. 37 Eta Barnabasec conseillatzen çuen berequin har leçaten Ioannes, Marc deitzen cena: 38 Baina Pauli etzayón bidezco iruditzen hetaric ia Pamphiliatic bereci cena, eta obra hartara lagundu etzituena berequin har leçaten 39 Hala iharduqui ceçaten bada, non bata berceaganic separa baitzitecen: eta Barnabas Marc harturic embarca baitzedin Cyprerat. 40 Baina Paul Silas elegituric parti cedin, anayéz Iaincoaren gratiari gommendaturic. 41 Eta iragan citzan Syria eta Cilicia, confirmatzen cituela Eliçác.
Copyright information for BasHautin