Acts 20

CAP. XX.

1 Paul Macedonian, Grecian, eta Syrian. 9 Eutiche hila resuscitatu. 16 Mendecoste eguna. 18 Epheseco Ancianoac Paulec exhortatzen. 22 Heldu behar çaizquión afflictioneac aitzinetic erraiten. 26 Paulen hoguen gabea. 29 Doctor falsuac nola içanen diraden aitzinetic Paulec declaratzen. 31 Veillatzera exhortatzen. 34 Bere escuez Paul trabaillatu. 36 Othoitzá. 37 Paulen partitzeagatic fidelac nigarrez egon.

Bada tumultoa appacegatu cenean, Paul discipuluac beregana deithuric eta bessarcaturic, parti cedin Macedoniarát ioaiteco. Eta comarca hetan ebili cenean, eta exhortatu cituenean hitz anhitzez, ethor cedin Greciara. Eta han hirur hilebethe eguinic, ceren Iuduéc celata eguiten baitzeraucaten Syriarat embarcatu içan baliz: haren abisua içan cen Macedonian gaindi itzultzera. Eta lagund ceçan hura Sopater Beroenesac Asiarano: eta Thessaloniceanoetaric, Aristarquec eta Secondec, eta Gaio Derbianoac, eta Timotheoc: eta Asianoetaric, Tychiquec eta Trophimec. Hauc aitzinerát ioanic iguriqui guençaten Troasen. Eta gu embarca guentecen altchagarri gaberico oguien egunén ondoan Philippestic, eta ethor guentecen hetara Troasera, borz egunen buruan: non egon baiquentecen çazpi egun. Eta asteco lehen egunean oguiaren haustera discipuluac bilduac içan eta, Paul minço cen hequin (ceren biharamunean partitzeco baitzén) eta iraun ceçan haren proposac gauherdi arterano. Eta cen anhitz lampa gambera gorán, non bilduac baiquinaden. Eta iarriric cegoela guiçon gaztebat Eutyche deitzen cenic leiho gainean, logale handi batec harturic, Paul luçaqui minço cela, loa garaithuric eror cedin hirurgarren soillerutic beherera, eta hila altcha ceçaten. 10 Baina iautsiric Paul behera cedin haren gainera, eta bessarcaturic erran ceçan, Etzaiteztela trubla ecen hunen arimá haur baithan da. 11 Guero iganic eta oguia hautsiric eta ianic, eta luçaqui minçaturic arguirano, hala parti cedin. 12 Eta guiçon gazteor viciric ekar ceçaten, eta haguitz consola citecen. 13 Eta gu vncira ethorriric embarca guentecen Assoserat, handic hartzeco guenduen Paul: ecen hala ordenatu çuen, berac bide hura oinez eguin gogoz. 14 Bada Asson gurequin bathu cenean, hura harturic ethor guentecen Mitylenera. 15 Eta handic embarcaturic, biharamunean ethor guentecen Chiosen aurkara: eta hurrenengo egunean arriua guentecen Samosera: eta Trogillen egonic, ondoco egunean ethor guentecen Miletera. 16 Ecen deliberatu çuen Paulec Ephesez aitzinago iragaitera, demboraric gal ezleçançát Asian: ecen lehiatzen cen baldin possible balitzayo Mendecoste egunean Ierusalemen içatera. 17 Eta Miletetic meçu igorriric Ephesera, dei citzan Eliçaco Ancianoac. 18 Eta harengana ethorri ciradenean erran ciecén, Çuec badaquiçue, Asian sar nendin lehen egunaz gueroztic, nola çuequin dembora gucian içan naicén: 19 Iauna cerbitzatzen nuela humilitate gucirequin eta anhitz nigar chortarequin, eta Iuduén celata egoitetaric ethorri içan çaizquidan tentationéquin: 20 Nola çuen probetchutaco gaucetaric eztrauçuedan deus estali, çuey declaratu eta iracatsi gabe publicoqui eta etchez etche: 21 Testificatzen nerauela hambat Iuduey nola Grecoey Iaincoa baitharatco emendamendua, eta Iesus gure Iauna baitharatco fedea. 22 Eta orain huná, ni Spirituaz estecatua, banoa Ierusalemera, hartan heltzeco çaizquidan gauçác eztaquizquidalaric: 23 Salbu Spiritu sainduac hiriz hiri testificatzen baitraut, dioela ecen estecadurác eta tribulationeac ene beguira daudela. 24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát. 25 Eta orain huná, nic badaquit ecen guehiagoric eztuçuela ikussiren ene beguithartea çuetaric batec-ere, ceinén artetic iragan bainaiz Iaincoaren resumá predicatzen nuela. 26 Halacotz testificatzen drauçuet egungo egunean, ecen chahu naicela ni gucien odoletic. 27 Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia. 28 Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz. 29 Ecen nic badaquit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeac çuen artera, guppida eztutelaric arthaldea. 30 Eta ceuron artetic iaiquiren dirade guiçonac denuntiatzen dituztela gauça gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzatençát. 31 Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic. 32 Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco. 33 Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu. 34 Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc. 35 Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea. 36 Eta hitz hauc erran cituenean belhaurico iarriric eguin ceçan othoitze hequin guciequin. 37 Orduan nigar handi guciéz eguin cedin: eta Paulen leppora bere buruäc egotziz pot eguiten ceraucaten: 38 Triste ciradelaric principalqui erran vkan çuen hitzagatic, ecen guehiagoric haren beguithartea ezlutela ikussiren. Eta vncira lagundu çaizcan.
Copyright information for BasHautin