Colossians 3

CAP. III.

1 Christ garayan bilhatzeco. 5 Bekatutaco membroac mortificatzeco. 8 Hirá. Gaitzerraitea. Gueçurra. 9 Guiçon çaharra eta berria. 12 Charitatea eta baquea. 18 Instructione emaztén, senharrén, haourrén, aitén eta cerbitzarién.

Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria. Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan. Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan. Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan. Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria. Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera. Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean. Baina orain ken itzaçue çuec-ere hec guciac, hira, colera, malitia, gaitzerraitea, minçatze deshonesta çuen ahotic appart. Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin, 10 Eta iaunciric berria, cein arramberritzen baita eçagutzez, hura creatu duenaren imaginaren araura. 11 Non ezpaita Grecquic ez Iuduric, Circoncisioneric ez Preputioric, Barbaroric ez Scytheric, sclaboric ez libreric: baina gucia eta gucietan Christ. 12 Vezti çaitezte bada Iaincoaren elegitu, saindu eta maite anço, misericordiazco halsarrez, benignitatez, humilitatez, emetassunez, spiritu patientez: 13 Supportatzen duçuelaric batac bercea, eta barkatzen draucaçuelaric elkarri, baldin cembeitec berceren contra kereillaric badu: nola Christec-ere barkatu vkan baitrauçue, hala çuec-ere. 14 Eta hauen gución gainera vezti çaitezte charitatez, cein baita perfectionezco lotgarria. 15 Eta Iaincoaren baqueac regna beça çuen bihotzetan, ceinetara deithuac-ere baitzarete gorputz batetan, eta çareten gratioso. 16 Christen hitza habita bedi çuetan largoqui sapientia gucirequin: iracasten eta admonestatzen duçuela elkar psalmuz, laudorioz, eta cantu spiritualez remerciamendurequin, cantatzen draucaçuela çuen bihotzean Iaunari. 17 Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz. 18 Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean. 19 Senharrác, on erizteçue çuen emaztey, eta etzaiteztela samint hayén contra. 20 Haourrác, obeditzaçue aitác eta amác gauça gucietan: ecen haur Iaunari placent çayó. 21 Aitác, eztitzaçuela tharrita çuen haourrac: gogoa gal ezteçatençát. 22 Cerbitzariác, obeditzaçue gauça gucietan çuen nabussi carnalac, ez beguiaren araura cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacindute beçala, baina bihotzeco simplicitaterequin, Iaunaren beldur çaretelaric. 23 Eta cerere baitaguiçue, gogotic eguiçue Iaunari anço eta ez guiçoney anço. 24 Daquiçuelaric ecen Iaunaganic recebituren duçuela heretageco alocairuä, ecen Christ Iauna cerbitzatzen duçue. 25 Baina iniustoqui eguiten duenac, recebituren du iniustoqui eguin duqueena: eta ezta personén acceptioneric.
Copyright information for BasHautin