Ephesians 3

CAP. III.

1 Paul Gentiletara embachadore. 8 Iaincoaren abrastassun Christezcoaz. 9 Iaincoaren mysterioa eta sapientiá. 12 Libertate eta confidança noren moyenez dugun. 13 Paulen othoitzá Gentilacgatic. 20 Esquer eta laudorio emaite.

Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil. Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea. Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala: Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.) Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz: Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz. Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez. Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco, Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez: 10 Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa: 11 Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura: 12 Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz. 13 Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá. 14 Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana, 15 Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita, 16 Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean: 17 Eta habita dadin Christ fedez çuen bihotzetan: 18 Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna: 19 Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian. 20 Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari, 21 Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.
Copyright information for BasHautin