Hebrews 1

CAP. I.

2 Iaincoa minçatu içan çaicu bere Semeaz, cein baita haren herederoa, 3 Eta imaginá, haren escuinean iarria, 4 Excellentago Aingueruäc baino, cein baitirade Iaincoaren ministre. 8 Christ Iainco.

ANHITZETAN eta anhitz maneraz lehenago Iaincoa minçaturic gure Aitey Prophetéz, azqueneco egun hautan minçatu içan çaicu guri bere Semeaz, Cein eçarri vkan baitu gauça gucién heredero, ceinez mundua-ere eguin vkan baitu: Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goretan. Cembatenaz Aingueruäc baino excellentago eguin içan baita, hambatenaz hec baino icen excellentagobat acquisitu vkan du hetaric abantail. Ecen egundano Aigueruètaric ceini erran vkan drauca, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi? Eta berriz, Ni içanen natzayo hari Aita, eta hura içanen çait niri Seme? Eta berriz bere Seme lehen iayoa mundura aitzinaratzen duenean, dio Eta adora beçate hura Iaincoaren Aingueru guciéc. Eta Aingueruéz den becembatean dio, ceinec bere Aingueruäc eguiten baititu haice, eta bere ministreac, su flamma: Baina Semeaz den becembatean dio O Iaincoa, hire thronoa secula seculacotz duc: eta hire Resumaco sceptrea duc, çucenezco sceptrea. On eritzi draucac iustitiari, eta gaitz eritzi draucac iniquitateari: halacotz vnctatu vkan au Iaincoac, eure Iaincoac bozcariotaco olioz, eure lagunetaric abantail. 10 Eta, Hic hatseandanic, Iauna, lurra fundatu vkan duc, eta ceruäc hire escuen obrác dituc: 11 Hec deseguinen dituc, bailla hi permanent aiz: eta guciac veztidura beçala çaharturen dituc: 12 Eta estalqui baten ançora hic dituc hec biribilgaturén, eta muthatzeco diaudec: baina hi hura bera aiz, eta hire vrtheac eztituc faltaturen. 13 Eta Aingueruètaric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella? 14 Eztirade guciac spiritu cerbitzu eguiten dutenac, cerbitzuco igorten diradelaric saluamenduco heredero içanen diradenacgatic.
Copyright information for BasHautin