Hebrews 5

CAP. V.

1 Sacrificadore handiaren officioa. 5 Christ Sacrificadore, 9 Eta obeditzen dutenén saluamendu eternal. 12 Iaincoaren hitzaren elementác. 13 Eznea, eta vianda.

Ecen Sacrificadore subirano gucia guiçonetaric hartzen da, eta guiçonengatic ordenatzen da Iaincoa baitharaco gaucetan: offrenda ditzançát donoac eta sacrificioac bekatuacgatic: Ceinec behar den becembat ignorantéz eta falta eguiten dutenéz pietate ahal baituque: ceren bera-ere infirmitatez inguratua baita: Eta infirmitate haren causaz behar baitu nola populuagatic, hala bere buruägatic-erc offrendatu sacrificio bekatuacgatic. Eta nehorc eztrauca emaiten bere buruäri ohore haur, baina Iaincoaz deitzen denac, Aaron beçala. Hala Christec-ere eztrauca bere buruäri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac,Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi. Bercetan-ere erraiten duen beçala, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera. Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ceçaquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic ençun içan cenean, Seme bacen-ere ikassi vkan baitu obedientiá suffritu vkan dituen gaucetaric: Eta sanctificatu içanic, eguin içan çaye hura obeditzen duten guciéy saluamendu eternalaren authór: 10 Iaincoaz icendatu içanic Sacrificadore subirano Melchisedech-en façoinera. 11 Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren ençutera naguitu içan baitzarete: 12 Cereneta demboraren arauez iracatsle içan behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin çarete non ezne behar baituçue, eta ez vianda cerraturic. 13 Ecen norc-ere eznéz vsatzen baitu, harc iustitiazco hitzaren experientiaric eztu: ecen haour da: 14 Baina handituentzat da vianda cerratua, hala nola costumatu içanez sensuac exercitatuac dituztenén onaren eta gaitzaren beretzeco.
Copyright information for BasHautin