James 5

CAP. V.

1 Abratsac aduertitzen cer eguiteco dutén. 7 Patientiá. 10 Exemplu Prophetetan hartzeco. 12 Ez iuratzeco. 13 Orationea. 14 Eriéz. 16 Elkarganaco reconciliationea.

Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic. Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade. Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco. Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade. Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala. Condemnatu eta hil vkan duçue iustoa: eta eztrauçue resistitzen. Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno. Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da. Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago. 10 Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean. 11 Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera. 12 Bada gauça ororen aitzinetic, ene anayeác, iura ezteçaçuela ez ceruäz, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz çuen baya, Bay: eta çuen eza, Ez: condemnationetara eror etzaiteztençát. 13 Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça. 14 Eri da cembeit çuen artean? erekar bitza Eliçaco ancianoac, eta othoitz beguité harengatic, vnctatzen dutela hura olioz Iaunaren icenean. 15 Eta fedezco orationeac saluaturen du eria, eta eraiquiren du hura Iaunac: eta baldin bekaturic eguin badu barkaturen çaizquió. 16 Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac. 17 Elias cen gu bay passionén suiectionetaco guiçona, eta othoiztez othoitz eguin ceçan, ezlaguian vriric, eta etzeçan eguin vriric lurraren gainean hirur vrthez eta sey hilebethez. 18 Eta berriz othoitz eguin ceçan, eta ceruäc vri eman ceçan, eta lurrac bere fructua ekar ceçan. 19 Anayeác, baldin çuetaric cembeit eguiatic errebela badadi, eta hura conuerti badeça cembeitec, 20 Iaquin beça ecen conuerti eraci duqueenac bekatorebat bere bideco errebelamendutic, saluaturen duqueela arimabat heriotaric, eta bekatu mulçoa estaliren duqueela.
Copyright information for BasHautin