John 10

CAP. X.

1, 7, 9 Borthá Christ, Arthaldea. Ohoin eta gaichtaguin cein. 2, 11 Artzaina. 12 Mercenarioa. 16, 27 Christen ardiac. 19 Dissensione Christen causaz. 24 Iesus interrogatu, Christ denez. 26 Iuduec ez sinhesten: 31 eta Christ lapidatu nahi. 35 Iainco cein deitzen Scripturán. 41 Anhitzec Christ baithan sinhesten.

Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin. Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina. Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat. Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen dute haren voza. Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza. Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena. Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá. Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun vkan. Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du. 10 Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat, eta abundantia dutençát. 11 Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic: 12 Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac. 13 Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardién ansiaric. 14 Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz. 15 Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic. 16 Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat. 17 Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat. 18 Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic. 19 Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic. 20 Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote? 21 Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque? 22 Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen. 23 Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian. 24 Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui. 25 Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté. 26 Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet. 27 Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri. 28 Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic. 29 Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic. 30 Ni eta Aita bat gara. 31 Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc haren lapidatzeco. 32 Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue? 33 Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco. 34 Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete? 35 Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá: 36 Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela? 37 Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets: 38 Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan. 39 Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina itzur cedin hayén escuetaric. 40 Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han. 41 Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden. 42 Eta anhitzec han sinhets ceçaten hura baithan.
Copyright information for BasHautin