Matthew 1

CAP. I.

1 Iesus Christen burhasso eta haraguiaren arauezco aitzinecoac. 18 Nola hura Spiritu sainduaganic concebituric, Maria virgina Iosephen emazteaganic iayo içan den. 21 Cergatic icen eman çayón Iesus. 23 Emmanuel.

IESVS CHRIST Dauid-en semearen, Abrahamen semearen generationeco Liburuä. Abrahamec engendra ceçan Isaac. Eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob. Eta Iacob-ec engendra citzan Iuda eta haren anayeac. Eta Iudac engendra citzan Phares eta Zara Thamarganic. Eta Pharesec engendra ceçan Esrom. Eta Esromec engendra ceçan Aram. Eta Aramec engendra ceçan Aminadab. Eta Aminadab-ec engendra ceçan Naasson. Eta Naassonec engendra ceçan Salmon. Eta Salmonec engendra ceçan Booz Rachabganic. Eta Boozec engendra ceçan Obed Ruthganic. Eta Obed-ec engendra ceçan Iesse. Eta Iessec engendra ceçan Dauid reguea. Eta Dauid regueac engendra ceçan Salomon Vriasen emazte içanaganic. Eta Salomonec engendra ceçan Roboam. Eta Roboamec engendra ceçan Abia. Eta Abiac engendra ceçan Asa. Eta Asac engendra ceçan Iosaphat. Eta Iosaphatec engendra ceçan Ioram. Eta Ioramec engendra ceçan Ozias. Eta Oziasec engendra ceçan Ioatham. Eta Ioathamec engendra ceçan Achaz. Eta Achazec engendra ceçan Ezechias. 10 Eta Ezechiasec engendra ceçan Manasse. Eta Manassec engendra ceçan Amon. Eta Amonec engendra ceçan Iosias. 11 Eta Iosiasec engendra ceçan Iacim. Eta Iacimec engrendra citzan Iechonias eta haren anayeac, Babylonerat eraman içan ciradenean. 12 Eta Babylonerát eraman içan ciraden ondoan, Iechoniasec engendra ceçan Salathiel. Eta Salathielec engendra ceçan Zorobabel. 13 Eta Zorobabelec engendra ceçan Abiud. Eta Abiud-ec engendra ceçan Eliacim. Eta Eliacimec engendra ceçan Azor. 14 Eta Azorec engendra ceçan Sadoc. Eta Sadoc-ec engendra ceçan Achim. Eta Achimec engendra ceçan Eliud. 15 Eta Eliud-ec engendra ceçan Eleazar. Eta Eleazarec engendra ceçan Mathan. Eta Mathanec engendra ceçan Iacob. 16 Eta Iacob-ec engendra ceçan Ioseph Mariaren senharra, ceinaganic iayo içan baita Iesus, cein erraiten baita Christ. 17 Bada Abrahamganic Dauidgananoco generatione guciac, dirade hamalaur generatione. Eta Dauidganic Babylonerat eraman içan ciraden arteranocoac, hamalaur generatione. Eta Babylonerat eraman içan ciradenetic Christgananocoac, hamalaur generatione. 18 Bada Iesus Christen sortzea hunela içan da. Ecen Maria haren ama Iosephequin fedatua cela, hec elkargana gabe, içorra eriden cedin Spiritu sainduaganic. 19 Orduan bere senhar Iosephec, ceren iusto baitzen eta ezpaitzuen hura diffamatu nahi, secretuqui vtzi nahi vkan çuen. 20 Baina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc. 21 Eta erdiren duc seme batez eta deithuren duc haren icena Iesus. Ecen harc saluaturen dic bere populua hayen bekatuetaric. 22 Bada haur gucia eguin içan da, Iaunac Prophetáz erran vkan çuena compli ledinçát, cioela, 23 Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin. 24 Lotaric iratzarturic bada Iosephec eguin ceçan Aingueruäc manatu ceraucan beçala, eta har ceçan bere emaztea. 25 Eta etzeçan hura eçagut, bere lehen semeaz erdi cedino: eta deiceçan haren icena Iesus.
Copyright information for BasHautin