Philippians 2

CAP. II.

1 Vnionera eta charitatera exhortatzen, 12 Eta saluamenduan emplegatzera. 13 Vorondatea eta eguitea Iaincoaganic. 14 Murmurationey eta questioney ihes eguiteco. 19 Timotheo hetara igorri gogo. 25 Epaphrodite Philippianoen Apostolu.

Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada, Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric. Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça. Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere. Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea. Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala: Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano. Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic: 10 Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát: 11 Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián. 12 Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan. 13 Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura. 14 Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe: 15 Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora: 16 Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin: 17 Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz. 18 Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz. 19 Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic. 20 Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic. 21 Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney. 22 Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan. 23 Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz. 24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara. 25 Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea. 26 Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten. 27 Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát. 28 Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát. 29 Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue. 30 Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua.
Copyright information for BasHautin