Philippians 4

CAP. IIII.

1 Perseueratzera exhortatzen. 5 Modestiá. 6 Othoitza eta esquer emaite. 7 Iaincoaren baquea. 8 Pensamendu sainduetan pensatzeco. 10 Paulen contentamendua. 18 Elemosynác sacrificio deitzen.

Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác. Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean. Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän. Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte. Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da. Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari. Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean. Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue: Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin. 10 Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén 11 Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten. 12 Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten. 13 Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz: 14 Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue. 15 Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen. 16 Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue. 17 Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan. 18 Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio. 19 Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean. 20 Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen. 21 Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc. 22 Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc. 23 Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
Copyright information for BasHautin