Revelation of John 15

CAP. XV.

1 Iaincoaren hiraren plagác. 2 Bestiaren abominationetaric preseruatu içan diradenén esquer emaitea. 6 Çazpi Aingueru, çazpi plaga, çazpi ampola.

Guero ikus neçan berce signobat ceruän handiric eta miraculuzcoric, Çazpi Aingueru, cituztela azquen çazpi plagác ecen heçaz da Iaincoaren hira complitu. Eta ikus neçan beirazco itsassobat beçala suz nahastecatua: eta victoria eraman vkan çutenac bestiaganic, eta haren imaginaganic, eta haren mercaganic, eta haren icenaren contuaganic, ceudela itsasso beirazco irudian, eta cituztela Iaincoaren guittarrác: Eta cantatzen çutén Iaincoaren cerbitzari Moysesen canticoa, eta Bildotsaren canticoa, cioitela, Handi eta miraculuzco dituc hire obrác, Iainco Iaun bothere gucitacoa: iusto eta eguiazco dituc hire bideac, sainduén Regueá. Nor ezta hire beldur içanen, Iauna, eta norc eztu glorificaturen hire icena? ecen saindu bakoitza aiz hi: ecen gende guciac ethorriren dituc, eta adoraturen dié hire aitzinean: ceren hire iugemenduac manifestatu içan baitirade. Eta gauça hauén buruán beha neçan, eta huná, irequi cedin testimoniageco Tabernaclearen templea ceruän. Eta ilki citecen templetic çazpi plagác cituzten çazpi Aingueruäc, veztituric liho purez eta churiz, vrrhezco guerricoez bulhar inguruètan guerricatuac. Eta laur animaletaric batec eman cietzén çazpi Aingueruey çazpi ampola vrrhezcoric, Iainco secula seculacotz viciaren hiraz betheac. Eta bethe cedin templea Iaincoaren maiestatetic: eta haren puissançatic ilkiten cen keaz: eta nehor ecin sar ceiten templean çazpi Aingueruén çazpi plagác compli litezqueno.
Copyright information for BasHautin