Revelation of John 2

CAP. II.

2 Apostolu falsuac. 5 Penitentia. 6 Nicolaitác. 7 Vicitzeco arborea. 11 Bigarren herioa. 13 Antipas. 14 Balaam. 16. Ezpatá. 20 Iesabel. 28 Artiçarra.

Ephesen den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Çazpi içarrac bere escu escuinean dadutzanac, çazpi candeler vrrhezcoén artean dabilanac, gauça hauc erraiten citic: Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti. Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan. Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc. Bada orhoit adi nondic erori aicén, eta dolu bequic, eta leheneco obrác eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren diát hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic. Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian. Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic: Baceaquizquiat hire obrác, eta tribulationea, eta paubreciá (baina abrats aiz) eta bere buruäc Iudu eguiten dituztenén blasphemioa, eta ezpaitirade, baina dituc Satanen synagoga. 10 Ezaicela suffritzeco dituán gaucen beldur: huná, deabruac çuetaric batzu presoinean eçarteco citic phoroga çaiteztençát, eta vkanen duçue tribulatione hamar egunez: aicén fidel heriorano, eta emanen drauát vicitzeco coroa. 11 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicéy, Victoriosoari etzayo calteric eguinen bigarren herioaz. 12 Pergamen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Bi ahotaco ezpata çorrotza duenac, gauça hauc erraiten citic, 13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan. 14 Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera. 15 Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá. 16 Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz. 17 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen: 18 Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic, 19 Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc. 20 Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera. 21 Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu. 22 Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez. 23 Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura. 24 Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren. 25 Baina duçuena, educaçue ethor nadino. 26 Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean. 27 Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala: 28 Eta emanen draucat hari artiçarra. 29 Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.
Copyright information for BasHautin