Revelation of John 3

CAP. III.

1 Iaincoaren çazpi spirituac. 5 Vicitzeco liburua. 7 Dauid-en gakoa. 12 Promessac. 15 Eppel. 19 Iaincoaren gaiztigamendua. 21 Christ Aitáren Thronoan.

Sarden den Eliçaco Aingueruari-ere scriba ieçóc, Iaincoaren çazpi spirituac eta çazpi içarrac dituenac gauca hauc erraiten citic. Baceaquizquiat hire obrác, ecen icena duc vici aicela, eta hila baitaiz. Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean. Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana. Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc. Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac

erraiten drauen Elicey.

Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic: Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena. Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala: 10 Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera. 11 Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá. 12 Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria. 13 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey. 14 Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac: 15 Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin. 16 Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic. 17 Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela. 18 Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát. 19 Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic. 20 Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin. 21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan. 22 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.
Copyright information for BasHautin